XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II.kapitulua

Letra larrien erabilera euskaraz

Ez da komeni beharrik gabe erabiltzea letra larriak.

Hortaz, hemen aipatzen ez ditugun gainerako testuinguruetan letra xeheak erabiltzea bidezkoagotzat jotzen du Euskaltzaindiak.

Hona, bada, noiz erabiliko diren letra larriak:

1. Testu baten hasieran, puntuaren ondorenean eta bi puntuen ondorenean ere, aipamen zuzena egiten bada bakarrik, letra larriak erabili behar dira.

Ene jaun Bertrand de Echaus...

Eta handik erraiten du Senekak: Letra gabeko aisia, deus ez dakienaren alferkeria.... Zeren deus ez dakiena...

Zenbaiten ustez, gramatika hiru zatitan banatzen da: fonologia, sintaxia eta hiztegia

2. Izen ofizial osoetan:

2.1. Erakunde pribatu nahiz publikoen izenekin: Ikasleen Gurasoen Elkartea (baina ikasleen gurasoen elkarteek hau eta bestea erabaki dute), Euskal Herriko Editoreen Elkartea (baina hemengo editoreen elkarteekin bildu zen...), e.a.

2.2. Alderdi politiko eta sindikatuen izenekin: Eusko Alderdi Jeltzalea (baina talde jeltzaleko diputatuak), Euskadiko Alderdi Sozialista (baina zinegotzi sozialistak), e.a.